Museo Irekiaren ibilbidea
Hauek dira, Usurbilera gerturatzen bazara, topatuko dituzun Museo Irekiaren puntu esanguratsuenak. Jarraitu Dema plazatik hasten den ibilbidea eta gozatu 9 geldiadietan dauden artelan paregabeetaz.
BISITA GIDATUAK
Gida batekin Museo Irekiaren ibilbidea egiteko aukera ere badago. Astebururo 12:00etan Sutegi Udal Liburutegitik hasten dira bisita gidatuak.
Taldeentzako bisita gidatuak ere egiten ditugu. Idatzi turismoa@650usurbilbizi.eus helbidera informazioa eskatzeko.
- Dema plaza
- Udarregiri eskultura. Remigio Mendiburu
- Mikel Laboa plaza eta Ikimilikiliklik eskultura. J.L Zumeta eta J.J Aranguren
- Jose Luis Zumetaren Murala
- Herri Batasuna horma irudia. Alejandro Tapia
- Askatasuna plaza. Karlos Zabala “Arrastalu”
- Sagardoaren eskultura. Gotzon Huegun
- Loreen abstrakzioa horma-irudia eta Txoriak. Irantzu Lekue eta J.L Zumeta
- Harria Hitz horma-irudia. Judas Arrieta
Zumetaren murala
Zumetaren mural zeramikoak aparteko aipamena merezi du gure eskaintzan, izan ere, Euskal Herriko artelanik esanguratsuenen artean leku propioa baitu. Zalantzarik gabe, Usurbilek bisitariari eskaintzeko duen altxor handi eta baliotsua da. Usurbilgo pilotalekuaren atzealdean dago eta bere mural abstraktu hau ikonikoa da dagoneko Usurbilen, eta herriko mugetatik kanpo ere.Izan ere, mural zeramiko hau bere dimentsioengatik (16 x 9) Europan material honetan dagoenik eta handienetakoa da. 2023an, 1973an egina izanik, muralak 50 urte bete zituen.
Oskar Alegria zinemagileak “Zumeta 23” film laburrarekin Murala omendu zuen. Pieza honetan Peru Galbete musikariak, Koldobika Jauregi artistak, Maite Ortiz de Mendibil eta Manex Urtasun pilotari-margolariek eta Usurbilgo ahotsek parte hartu zuten.
650 Usurbil Bizi aplikazioa
Badakizu 650 Usurbil Bizi-k smartphoneetarako aplikazioa duela?
Edonork egin dezake Museo Irekia bisita gidatua, gida baten beharrik gabe. Herriko interes guneak eta herrigunean haratago bestelako planak ere azaltzen ditu aplikazioak. Gainera bisita gidatuen agendarekin lotuta dago eta erreserbak egiteko aukera ere ematen du. Android zein iOS-etarako aplikazio irisgarria da, Elhuyar eta Baturarekin elkarlanean sortua izan dena.
Jeitsi aplikazioa Google Playen edo App Storen