Andatzako oroimen ibilbidea
1936ko matxinada militarraren ondotik sortutako gerrak izan zuen presentzia Usurbilgo mendietan ere. Lubakiek utzitako arrastoen bila aritu dira Usurbil 1936 elkartea Andatza mendian, eta baita aurkitu ere. 2022 eta 2023ko udaretan garbiketa eta indusketa arkeologiko sakona burutu ostean, ondare historiko hori ikusgai jartzeko Andatzako Oroimen Ibilbidea sortu dute. Bidea markatu eta azalpenak eskura jartzeko, geziak, panelak eta QR-z hornitutako totemak jarri dituzte leku aipagarrienetan.
Usurbileko memoria historikoari buruz gehiago jakin nahi baduzu bisitatu Usurbil 1936 elkartearen webgunea.
Dokumentazio ugaria topatu dugu artxiboetan. Hurrengo hauek dituzue honen adibide garbienak, hainbat mota eta tamainako agiriak, tipografia eta diseinu anitzekin, edukia osatzen lagundu digutenak eta jarraituko dutenak historia elikatzen.