



ZAINTZAREN USURBIL
Herritarren eskubideak eta bizi kalitatea bermatzeko lan egiten du Usurbilek, proiektu aitzindari eta berritzaileekin. Covid-19aren pandemiak ere herritarren egungo zaintza eta artatze sistemaren hainbat gabezia utzi ditu agerian.
Usurbilek bizitza erdigunean jartzeko bisio integral bat dauka eta hori bere ezaugarri nagusien artean dago, transbertsala den ikuspegi bat da eremu guztietan: kirola, natura, ondarea, memoria, sagardoa, nekazaritza, aisialdia… iraupen luzeko zainketen sostengarritasuna duena, zaintza beharra duen oro bermatu asmo duen tokiko ekosistema bat osatzea du helburu, lurralderatua, Usurbilen errotua, oinarri komunitarioa, pertsonen nahiak erdigunean jartzeko bokazioa duena.
Ezagutu Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa eta Matia zaintzadunen etxebizitzen auzune berritzailea.