


ZERO ZABOR USURBIL
Beste mundu bat posible dela sinisten baduzu hemen duzu zure neurriko eskaintza: Usurbilek burutzen duen hondakinen kudeaketa zirkularra eredugarria da Europa osoan, kontinente osoko tasarik handienak dituen herria izanik. Herritarren gehiengoaren borrokak eta erabakimenak hasitako bide honek eman ditu bere emaitzak. Usurbil 0.0 hondakinak kudeatzeko plangintzak gidatzen du Udalaren jarduna eta gure kale eta inguruetan gertutik ezagutu ahal izango duzu atez ateko sistema, auzo konpostagailuak, errefusa tratatzeko modu berritzaileak… Hori guztia eta gehiago, gozatuz ezagutzeko eta ezagutuz gozatzeko.
.
Egin zure erreserba
Ezagutu beste Usurbilak
Agenda kulturala
Aginagako San Praixku Jaiak
2023-09-29
Frank Delgado kubatarraren kontzertua
2023-09-15