ALKARTASUNA KOOPERATIBA
Alkartasuna baserritar kooperatiba 100 urte baino gehiago dituen erakundea da eta Usurbilgo herriaren antolakuntza eredu eta ondare baliotsua. Gaur egunera arte irauten eta eguneratzen jakin izan duen egitura da eta bere eremuan erreferentziazkoa bihurtu da Euskal Herri mailan eta gure mugetatik haratago. Usurbil eta bere identitatea ezaugarritzen duen erakundea da. Berak burutzen duen funtzioa eta eskaintza funtsezko oinarria da herriko eta inguruko hainbat nekazari eta lur, baratze eta fruitu ustiatzailerentzat zein herritarrentzat oro har: formakuntza eta zerbitzu emaile, hornitzaile, topagune… Alkartasuna Kooperatibak bere agenda propioa du. Sagardoaren unibertsitate gisara duena esaterako bakana eta erreferentziala da sagardogintzaren eremuan. Besteak beste bisita gidatuak, bertso ibilaldiak eta ikastaroak dira eskaintza horren parte. Bere urteroko egutegia ere erreferentziazkoa bihurtu da Usurbildik kanpo ere. Ezagutu nahi?