Usurbil museo irekia (Ikus Harria hitz)
EZ DOK AMAIRUREN USURBIL
Usurbilen euskal kultura arnasten da kaleetan. Historian zehar gure kaleak erreferentzialak izan dira euskal kulturarentzat. Ibilbide horretan azpimarratzekoa da Usurbilek Ez dok Amairu euskal kulturaren berpizkundea bideratu zuen mugimenduarekin izan duen lotura. Bertako bi seme, Artze anaiak, mugimendu horren parte izan ziren eta partaide gehiagok ere bere arrastoa utzi dute Usurbilen, Mikel Laboak eta Remigio Mendiburuk kasu. Herriko paisaian artista horien hainbat lan daude ikusgai modu irekian, esaterako Mikel Laboa plaza eta bere omenezko eskultura edo Remigio Mendiburuk Udarregiri egindako monumentua. Hemen aipatzekoa da baita ere J. L. Zumeta margolaria, Ez dok Amairun ez baina Gaur taldeko sortzailetakoa, Txillida, Mendiburu, Ruiz Balerdi, Oteiza eta besterekin batera. Herriko plazan dagoen bere horma irudi handiak aparteko aipamena merezi du.
.
.
Egin zure erreserba
Agenda kulturala
SAGARDOTAKO SAGARREN ERAKUSKETA
2024-10-07