- Usurbilgo errebote pilotalekua eta plaza, Gipuzkoan hiru baino ez daude: Zubietakoa, Oiartzungoa eta Villabonakoa.
- Endika Abril txapelketa (ikus urteroko iraileko agenda)
Usurbilgo Zubieta auzoak altxor bat du bertakoentzat zein bisitarientzat eskuragarri eta begibistan: Errebote jokorako pilotalekua. Altxor arkitektonikoa da bere plaza ikusgarri eta berezia, baina baita pilota joko hori bera ere. Joko hori pilota jokoen artean agian ez da ezagunenetakoa. Ordea, bai arkitektonikoki bai historikoki, bai kulturalki, garrantzia handiko bitxia da. Errebote jokoa Euskal Herriko pilota jokoetan zaharrenetakoa da eta pilotalekuaren luzean jokatzen da. Ez dira asko Gipuzkoan eta Euskal Herrian oro har, Zubietakoaren moduko pilotalekuak.
Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu eta EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.