EUSKARAREN USURBIL
Euskararen herria da Euskal Herria izenaren esanahia. Bere lurraldeari hizkuntzak izena ematen dion herri bakarra omen gara. Eta Euskararen herrian Usurbilek aparteko lekua betetzen duela esan genezake bere historia, kultur jarduera eta pertsonaia erreferentzialengatik. Horregatik, gure hizkuntzarekiko eta oro har hizkuntzekiko interesa duzuen bisitariontzat oso erakargarria da gure herria. Batetik gure kale, taberna eta dendetan nonnahi entzun eta erabili ahal izango duzu euskara izan ere, Euskararen ezagutza maila Usurbilen %70etik gorakoa da eta erabilera ia %63koa. Bestetik euskarazko kultur agenda aberatsa du gure herriak, emaiozu begiratu bat eta aukeratu zure gustuko ekitaldia. Zatoz Usurbila eta bizi, parktikatu, entzun, gozatu gure euskara.