Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu eta EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.
ZAINTZAREN USURBIL bisita gidatua uztailak 24
Usurbilgo zaintza ekosistemaren barruan dauden bi guneetara bisita gidatua da hau. Usurbilek bizitza erdigunean jartzeko bisio integral bat dauka eta hori bere ezaugarri nagusien artean dago, transbertsala den ikuspegi bat da eremu guztietan: kirola, natura, ondarea, memoria, sagardoa, nekazaritza, aisialdia… iraupen luzeko zainketen sostengarritasuna duena, zaintza beharra duen oro bermatu asmo duen tokiko ekosistema bat osatzea du helburu, lurralderatua, Usurbilen errotua, oinarri komunitarioa, pertsonen nahiak erdigunean jartzeko bokazioa duena.
Lehenik eta behin Txirikorda belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa ikusiko da bisita gidatuan. Herriko bi kolektibo batzen dituen proiektua da hau 18 eta 30 urteko gazteak eta 65 urtetik gorako helduak. Ondoren Egurtzegi zaintzadun etxebizitzen auzunera gerturatuko gara, bertan zaintza espazio berritzailea ezagutuko dugu gertutik.
Irteera Txirikorda
Gehienezko bisitari kopurua 14
Iraupena 1 ordu 15 minutu
Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.