Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu eta EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.
BETETA! Salbatore Elizaren ondarea bisita gidatua organo erakustaldiarekin euskaraz uztailak 20
BETETA! Usurbilgo ondarea denetarikoa eta aberatsa da. Historia, kultura, industria, natura… iraganak utzi dizkigun altxorrak ugariak dira. Salbatore elizan jarriko da arreta bisita gidatu honetan. Elizaren historia eta bere kultur ondarea ezagutzeko aukera egongo da, besteak beste, Cavaillé-Coll/Mutin organoa (1907/1920) eta erloju entzutetsuak. Usurbilgo organoak ondare balio handia du, mundu mailan erreferentziazkoa da eta hainbat lekutako organu joleek egiten diote bisita. Bidarteko Ilbarritz gaztelukoa jatorriz 1920an erosi zuen Usurbilgo Salbatore parrokiak. Kanpandorrera ere igoko da bisita gidatua.
Bisita gidatu berezia izango da Juan Luis Atxega organojolearen organo erakustaldia eta azalpenak entzuteko aukera izango dugu.
ADI! ez da bisita irisgarria
Irteera Salbatore Elizaren sarrera Dema plazatik 12:00
Gehienezko bisitari kopurua 12
Prezioa 18 urtetik gora 5,00€ , 18 urtetik behera doan. Eskudirutan ordainduko da bisita gidatua hasi baina lehenago.
Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.
Hizkuntza euskaraz
Error: Contact form not found.