Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu eta EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.
Bisita gidatua euskaraz: Museo Irekia abuztuak 11 Musika Hamabostaldia
Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora eta begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan… Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak non nahi izango dituzu zure begiradaren zain. Jose Luis Zumetaren murala ikusgarria eta txoriak, Remigio Mendibururen Udarregiri omenaldia eskultura, Irantzu Lekue, Judas Arrieta eta Axpiren muralak, … gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan gutzi hauek ordubeteko bisita gidatuan.
Donostiako Musika Hamabostaldiak egun honetan Susanne Kujala eta Veli Kujalaren organo kontzertua antolatu du Salbatore elizan 20:00etan. Zita eder hau aprobetxatuz Salbatore elizari buruzko azalpenak ere emango dira bisita gidatu berezi honetan.
Irteera Sutegi Udal Liburutegia
Gehienezko bisitari kopurua 14
Prezioa 18 urtetik gora 3,00€ , 18 urtetik behera doan. Eskudirutan ordainduko da bisita gidatua hasi baina lehenago.
Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.
Hizkuntza euskaraz