Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu eta EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.
Bisita gidatu-antzeztua: Andatzako mendiko defentsa lerroa apirilak 13
Ibilbidearen helburua Usurbilen eta Andatza mendian 1936ko gerraren inguruan jazotako zenbait gertaerez–batik bat abuztu bukaera eta iraila erdialdera artekoak–informatzea, testuinguru historikoa azaltzea eta 2022-2023an egindako lan arkeologikoaren ostean berreskuratutako lubakiak erakustea da.
Bisitarien taldea era egokian kudeatzeko, parte hartzaileen kopurua mugatua izango da. Bisitariek 12 urtetik gora eduki eta mendian ibiltzeko gai izan beharko dute. Ez dira animaliak onartuko taldean. Puelaraino igotzeko ahalik eta ibilgailu gutxien eramatea eta puntualak izatea eskatzen da.
10:00 Puelan bisita hasiera
9:00 Mikel Laboa Plaza (ingurua ezagutzen ez dutenentzat)
Izen ematea usurbikultura.eus eta Potxoenean.