SAGARDOAREN USURBIL
Sagardoarekin lotura berezia duen herria da Usurbil eta sagarraren eta sagardoaren kultura ezagutu nahi duen pertsona ororentzat destino ezin hobea. Herria edozein arrazoirengatik bisitatzen dutenek aukeran dituzten sagardotegiez gain (Euskal Herrian sagardotegi gehien duen 3. herria da) sagardoaren kultura oso zabala da, hainbat eremutan: formakuntza, etxeko ekoizpena, aisialdia eta abar. Denen artean sagardoaren kulturaren herria bihurtzen dute Usurbil. Bizi sagardoa, bizi Usurbil.
Oraindik ere, hainbat baserritan mantentzen dira historiaren testigu diren tolareak. Egun, tamaina desberdinetako 7 sagardotegi daude. Hauekin batera, Usurbil berezia da hainbat etxetan sagardoa egiten delako etxeko kontsumorako, eta honek eragina du harremanetan, ohituretan… sagardoaren kulturan azken finean, sagardoa beste modu batean bizitzeko bide ere bada. Abestiak dioen bezala, “usurbildarrek daukate sagardoa alkate”. Usurbilera bazatoz, sagarraren bihotza ezagutuko duzu.
.
Egin zure erreserba
Agenda kulturala
GABONETAKO HAUR PARKEA
2025-01-02
Errege magoen kabalkada
2025-01-05
Haurrentzako Gabonetako Ekintzak
2024-12-14
Helduentzako tertulia filosofikoa
2025-01-10