Andatzako oroimen ibilbidea
1936ko matxinada militarraren ondotik sortutako gerrak izan zuen presentzia Usurbilgo mendietan ere. Lubakiek utzitako arrastoen bila aritu dira Usurbil 1936 elkartea Andatza mendian, eta baita aurkitu ere. 2022 eta 2023ko udaretan garbiketa eta indusketa arkeologiko sakona burutu ostean, ondare historiko hori ikusgai jartzeko Andatzako Oroimen Ibilbidea sortu dute. Bidea markatu eta azalpenak eskura jartzeko, geziak, panelak eta QR-z hornitutako totemak jarri dituzte leku aipagarrienetan.
Usurbileko memoria historikoari buruz gehiago jakin nahi baduzu bisitatu Usurbil 1936 elkartearen webgunea.
Herriguneko memoria ibilbidea
Â
Militarrek, 1936ko uztailean Errepublikaren aurka matxinatu zirenean, sortu zuten gerrak Usurbilen ere arrasto sakona utzi zuen. Orain arte elkarteak bildu dituen datu, dokumentu eta testigantzekin Memoria Ibilbide hau atondu dute gertatutakoaz oinarrizko informazioa nahi duenaren eskura jartzeko. Zortzi gune hauek aukeratu ditugu, bakoitza seinaleztatua, eta QR esker, bakarka egin daitekeena. Informazioaren koherentzia mantentzeko, ibilbidea geldialdien ordenan egitea gomendatzen dugu, hau da, 1etik 8ra.
Â
Dokumentazio ugaria topatu dugu artxiboetan. Hurrengo hauek dituzue honen adibide garbienak, hainbat mota eta tamainako agiriak, tipografia eta diseinu anitzekin, edukia osatzen lagundu digutenak eta jarraituko dutenak historia elikatzen.