Usurbil eta errioaz gozatzeko hainbat ibilbide egin daitezke eta bere inguruko nekazal lur, baserri, ala eta alatokiak ezagutu besteak beste. Txokoalde, Santuenea edo Aginatik abiatu zaitezke Oriaren itsasadarrera. Usurbiletik itsasorainoko bidea egiteko aukera duzu Oriako itsasadarretik.
ERRIOAREN USURBIL
Orioko mugetaraino eta itsasora iritsi bitarteko Errioa eta bere ekosistema eta ondarea Usurbilen altxor eta ardatz nagusietako bat da eta, zalantzarik gabe, eskaintza honen izarretako bat. Oriako itsasadarrak alderdi eta ikuspegi asko ditu eta aukera handiak ematen dizkio Usurbili: Garai bateko ontzigintzaren zein angularen arrantzaren iragan historikoaren aztarnak, aisialdirako aukera paregabeak, trekking zein bizikletarako ibilbideak, uretako aisialdia, nekazal jarduerak, natura eta ondarea biltzen dituen eta Usurbilgo auzoak lotzen dituen beso luze eta aberatsa da Usurbilgo Oriako itsasadar ikusgarria.