Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu eta EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.
Usurbilgo sagardo kultura bisita gidatua
Usurbilek historia izugarria du sagardoaren inguruan: ontzigintza, sagastiak, eta abar. Paisaian ikusi eta sumatu daiteke historia hori oraindik ere. Batetik 6 sagardotegi dituelako. 6 sagardotegi desberdin, istorio eta izaera desberdinekin. Bestalde etxean sagardoa egiten duten baserriak daude, historia eta orainaldia uztartzeaz gain, bestelako ikuspegi eta balioak ere gehitzen dizkigutelarik.
Bisita gidatu honetan Jakoba Errekondok eta Josu Ozaitak sagardoaren historia eta edari honen ingurukoak (sagastiak, sagarrak,…) azalduko dizkigute. Sagastietan barrena ibiltzen garen bitartean Usurbilgo sagardo kultura ezagutuko dugu. Geldialdi berezia izango dugu, gainera, Egiluze baserrian sagar jotzea zuzenean ikusiko dugu. Bisitaren bukaeran sagardoa dastatuko dugu.
Hiru orduko ibilbidea izango da gutxi gorabehera menditik barrena, 5 kilometro egingo ditugu guztira, beraz oinetako egokia ekartzea beharrezkoa da. Ezin da txakurrekin etorri ibilbidean abereak daudelako.
Adi! EZ da ibilbide irisgarria.
Irteera Sagardoaren Eskultura (Noaua-ren alboan) 10:00
Gehienezko bisitari kopurua 14
Prezioa doan.
Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.
Hizkuntza euskaraz