Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu eta EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.
BETETA Bisita gidatua euskaraz: Museo Irekia + Chillida Leku Otsailak 25
Eduardo Chillidaren mendeurrena da aurten eta 650 Usurbil Bizin euskal artista paregabe honen ibilbide artistikoa ospatu nahi dugu. Chillida Lekurekin batera bisita gidatu berezi bat antolatu dugu; Museo Irekia bisita gidatuarekin hasiko gara Usurbilen eta herriko kaleetan dauden artelan garaikideak azalduko ditugu . Chillidarekin batera Gaur taldeko kide izan ziren Remigio Mendiburu eta noski, Jose Luis Zumetaren piezak ikusiko ditugu. Bisitaren ondoren autobusean Chillida ekura joango gara, bertako gidak baita ere museo ireki honen barrena eramango gaitu; Eduardo Chillidaren artelanak azaltzeaz gain Maeght Unibertsoa izeneko aldi baterako erakusketa ikusteko aukera ere izango dugu (Alberto Giacometti, Alexander Calder, Joan Miró, Julio González, Barbara Hepworth, Alexander Calder, …).
Ordutegia 11:00 – 13:30
Irteera Sutegi Udal Liburutegia
Gehienezko bisitari kopurua 14
Prezioa 18 urtetik gora 7,00€ , 18 urtetik behera doan. Eskudirutan ordainduko da bisita gidatua hasi baina lehenago.
Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.
Hizkuntza euskara
Error: Contact form not found.