Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu eta EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.

BERTSO-IBILALDIA: SAGARDOA ETA ERRIOA, GURE HISTORIA ibilaldia apirilak 26
Usurbilek historia izugarria du sagardoaren inguruan: ontzigintza, sagastiak, eta abar. Paisaian ikusi eta sumatu daiteke historia hori oraindik ere. Batetik 6 sagardotegi dituelako. 6 sagardotegi desberdin, istorio eta izaera desberdinekin. Bestalde etxean sagardoa egiten duten baserriak daude, historia eta orainaldia uztartzeaz gain, bestelako ikuspegi eta balioak ere gehitzen dizkigutelarik.
Alkartasuna Usurbilgo baserritarren Kooperatibak eta Sagardoaren Unibertsitateak antolatutako egitasmo honetan Aginagako sagar eta sagardoaren kulturan eta paisaian barrena ibilaldia egingo da Jakoba Errekondoren azalpenak entzuten ditugun bitartean. Gainera, bertsoz girotuko dute hitzordua Maialen Lujanbiok eta Andoni EgaƱak.
Adi! EZĀ da ibilbide irisgarria.
Irteera Aginaga
Prezioa doan
Hizkuntza euskaraz