Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu eta EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.
GERRAREN MEMORIA IBILBIDEA bisita gidatua
Militarrek, 1936ko uztailean Errepublikaren aurka matxinatu zirenean, sortu zuten gerrak arrasto sakona utzi zuen Usurbilen ere. Orain arte bildutako datu, dokumentu eta testigantzetan oinarrituta, herrigunean Gerraren Memoria Ibilbidea sortu du Usurbil 1936 elkarteak gertatutakoaz gutxieneko informazioa nahi duenaren eskura jartzeko xedearekin.
Bisita gidatu honetan elkarteko kideek bildutako informazioa partekatuko dugu zortzi geldiune dituen ibilbidean.
Irteera Mikel Laboa plaza
Gehienezko bisitari kopurua 14
Iraupena ordu bat eta laurden
Hizkuntza euskaraz
Prezioa 0 €
Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.