Ongietorri 650 Usurbil Biziren blogeko lehenego sarrerara! Usurbilgo herrian eta auzoetan altxor eta egitasmo desberdinei buruz berri emango dizuegu tarte honetan.
650 Usurbil Biziri, Usurbilgo turismo atariari, 2023an eman genion hasiera. Turismo eskaintza ez ohiko hau bertako sortzaile, elkarte eta herritarren arteko elkarlanaren emaitza da.
Blog honen bitartez azaltzen joango gara banan-bana Usurbil hain berezi egiten duten ezaugarriak; Zumetaren murala eta herriko kaleetan dauden euskal artelan garaikideak, zaintzaren sistema berritzailea, Aginagako ontziolen eta sagardoaren historia, sagardotegi eta jatetxe desberdinen eskaintza, gure ondarea, baita hondakinen kudeaketa eredugarria, txalapartarekin duen erlazio estua eta beste hainbat interes gune.
Bisitariarentzako interesgarriak izan daitezken herrian antolatzen diren egitasmo desberdinen berri ere emango dugu tartetxo honetan. Bisita gidatuetatik hasi eta bertak elkarteek sortzen dituzten jaialdi, erakusketa, kirol-ekitaldi eta abarrei buruz idatziko dugu hemen.
Betiko eskaintzez desberdintzen den zerbait bilatzen duten bisitarientzat eginiko eskeintza da hau. Ez galdu Usurbilgo altxorrak ezagutzeko aukera!