Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu eta EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.
AUZO/HERRIEN USURBIL
Usurbilen auzo/herriek berezko izaera dute eta herrigunean zein herri erdigunetik kanpo daude kokatuta. Aginagak auzolanean kultur eta gizarte ekintzetarako berreskuratutako eliza ikusgarria bista dezakezu, sagardotegira joan eta angularen arrantzaren zantzuz beteriko ibaiertzean trekking egin edo mendi bizikletan ibili. Txokoalden, ibaiertzeko ibilbideak, jatetxea eta natur ingurune aberatsa topatuko duzu. Kalezar herriaren antzinako hirigunea da, XIV. mendean han kokatu zen udaletxea. Etxe eraikin historikoak ditu, bai eta pertsonen zaintzarako azpiegiturak ere. Santuenea migrazioari eta industria jarduerari lotutako langile auzoa da, bizikidetzaren eredu, eta eskubaloiak pisu handia izan du auzoaren eraikuntzan eta bere nortasunaren parte da. San Estebango auzunean, berriz, eliza eta ikusmira ederrak aurkituko dituzu. Zubietako lehen dokumentuak XV. mendekoak dira. Hainbat eraikin ikusgarri ditu, tartean XIX. mendeko Donostiaren birsorkuntza adostu zen Aizpurua baserria. Nabarmentzekoa bere Errebote jokorako pilotaleku ikusgarria eta sagardotegiak.