Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu eta EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.

Ezagutu gertutik muralaren kontserbazio lanak
Udalak eta Zumeta Arte Estudioak, elkarlanean, Zumetaren muralaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte. Kontserbazio lanak izan dira abiatzen lehenak: Artyco enpresa ari da zeregin horretan, eta lan horren inguruko azalpenak emango dituzte, muralean bertan, Usoa Zumetak eta Artycoko kide Azucena Priorrek. Azalpenak ahalik eta modurik egokienean emate aldera, taldea mugatua izango da, eta beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea.
Gidariak: Usoa Zumeta (Zumeta Arte Estudioa) eta Azucena Prior (Artyco)